25.10.16

Gure PLEak

Gure PLEak zabaltzen ditugu. Iñaki: Nirea zati ezberdinetan dago banatua.








Xabirena: 


https://magic.piktochart.com/output/17500902-xabi-plea

PLE adibideak

Gaurko sarreran, sare zabalean aurkitu ditugun gustuko PLEtako batzuk jarriko ditugu.



8.10.16

INFOXIKAZIOA


Gaur egun dugun gehiegizko informazioari Infoxikazioa deitzen zaio

Kontzeptu honen jatorria, gaur egungo gizartean dugun kudeatu ezinezko informazio bolumena da. Informazio hau bide ezberdinetatik iristen zaigu eta, honek, kasu askotan infrainformazioa sortzen ari da.

Infoxikazioari aurre egiteko estrategiarik onena burujabetza da. Hau da, informazioa zentzuz eta adimentsu erabiltzea.

Honek guztiak informazioa kudeatzera behartzen gaitu. Kudeaketa hau gure lanaren eta bizitzaren alderdi garrantzitsuenetako bat izango da. Honetarako, tresna eta metodo ezberdinak beharko ditugu.

  1. Informazioa bilatu.

Kalitatezko informazio fidagarria eta esanguratsua nahi badugu, ezkutuko interneten bilatu beharko dugu. Hau da, bilatzaile ala datu base batetan egindako bilaketa zehatz baten ondorioz topatzen dugun interneteko eremua.

Kalitatezko informazio esanguratsua espezializatutako tokietan aurkituko dugu modu ordenatu eta landuan.

2.             Informazioa filtratu.

Informazio prozesua, norberak erabakitako informazio kritikoa zehaztearekin hasiko da. Hainbat galdera egin behar dizkiogu gure buruari...

"nik, halako gaien inguruan jaso nahi dut informazioa"
“Zer jakin nahi dut halako gaiaren inguruan?”

Lanean ari zaren lehentasunezko 5 gaiak identifikatu behar dira, baita gai hauetako bakoitzarentzako dugun informazio kritikoaren zerrenda. Honek guztiak, informazio filtro pertsonala sortzea du helburu.

3.             Informazioa antolatu.

Aurkitutako informazioa, aurrerago erabilgarri eta erraz aurkitu daitekeen toki batean gorde behar dugu. Lan hau, norberaren trebetasunarekin oso lotuta azaltzen da eta sistematizatu behar dugu.

4.             Informazioa egokitu.

Ezagutzaren kudeaketa pertsonalaren aldaketa nagusiena, informazioa modu erraz eta ulergarrian azaltzean datza. Honetarako, edukiak modu bisualean eskaintzea garrantzitsua izango da.



Dena den,

Infoxikazioa saihesteko lan honetan, oinarrizkoa da jasotzen dugun edozein informazio zalantzan jartzeko adinako zentzu kritikoa izatea. Horrek emango baitigu benetako burujabetza informazioa kudeatzeko orduan.

5.10.16

KONPETENTZIA ETA IDENTITATE DIGITALEI BURUZ

Irakaslearen kopetentzia digitalak eta identitate digitala

Bost ardatz nagusi ditu irakaslearen kopetentzi digitalak; informazioa, komunikazioa, edukia sortzea, segurtasuna eta arazoak ebaztea.

Informazioa dagokionez, informazio digitala identifikatzea, bilatzea, berreskuratzea, metatzea, antolatzea eta aztertzea izango lirateke garrantzia eta helburuaren arabera.

Komunikazioari dagokionez, ingurune digitalarekin komunikatzea, online tresnen bidez baliabideak partekatzea, tresna digitalen bidez beste batzuekin konektatu eta lankidetzan jardutea, komunitateetan eta sareetan interakzioan jardutea eta parte hartzea, eta kulturarteko kontzientzia zein ikuspegi globala izatea.

Edukia sortzeari dagokionez, eduki berriak sortu eta editatzea. Lehenagoko ezagutzak eta edukiak txertatzea eta berregitea.

Segurtasunari dagokionez, banakako babesa, datuen babesa, nortasun digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera seguru eta jasangarria.

Arazoak ebazteari dagokionez, behar eta baliabide digitalak identifikatzea eta bertako arazo teknikoak konpontzea.

Identitate digitalari dagokionez; gaur egun, teknologiaren hedapena dela kausa, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari den aspektua da.  Zure izen-abizenei lotutako sare sozial, eduki, iruzkin, argazki…


Bi aspektu hauek bien artean lotura zuzena dute. Bata bestea gabe ezinezkoa izango litzateke guzti hau aurrera eramatea. Hala eta guztiz ere, gure geletako errealitateetara egokitzea da garrantzitsuena. Aldi berean, egokitzapen honek zailtasun handiak ematen dizkigu; denbora falta, hizkuntzak ez ezagutzea eta teknologiaren aurrera pauso erraldoiak egunetik egunera hala nola.