Irakaslearen kopetentzia digitalak eta identitate
digitala
Bost ardatz nagusi ditu irakaslearen kopetentzi digitalak;
informazioa, komunikazioa, edukia sortzea, segurtasuna eta arazoak ebaztea.
Informazioa dagokionez, informazio digitala identifikatzea, bilatzea,
berreskuratzea, metatzea, antolatzea eta aztertzea izango lirateke garrantzia
eta helburuaren arabera.
Komunikazioari dagokionez, ingurune digitalarekin komunikatzea,
online tresnen bidez baliabideak partekatzea, tresna digitalen bidez beste batzuekin
konektatu eta lankidetzan jardutea, komunitateetan eta sareetan interakzioan
jardutea eta parte hartzea, eta kulturarteko kontzientzia zein ikuspegi globala
izatea.
Edukia sortzeari dagokionez, eduki berriak sortu eta editatzea.
Lehenagoko ezagutzak eta edukiak txertatzea eta berregitea.
Segurtasunari dagokionez, banakako babesa, datuen babesa, nortasun
digitalaren babesa, segurtasunaren erabilera, erabilera seguru eta jasangarria.
Arazoak ebazteari dagokionez, behar eta baliabide digitalak
identifikatzea eta bertako arazo teknikoak konpontzea.
Identitate digitalari dagokionez; gaur egun, teknologiaren
hedapena dela kausa, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari den aspektua
da. Zure izen-abizenei lotutako sare
sozial, eduki, iruzkin, argazki…
Bi aspektu hauek bien artean lotura zuzena dute. Bata bestea gabe
ezinezkoa izango litzateke guzti hau aurrera eramatea. Hala eta guztiz ere,
gure geletako errealitateetara egokitzea da garrantzitsuena.
Aldi berean, egokitzapen honek zailtasun handiak ematen dizkigu; denbora falta,
hizkuntzak ez ezagutzea eta teknologiaren aurrera pauso erraldoiak egunetik
egunera hala nola.

Mila esker Lurdes
ResponderEliminar