Gaur egun dugun gehiegizko
informazioari Infoxikazioa deitzen zaio
Kontzeptu honen jatorria, gaur egungo gizartean dugun kudeatu ezinezko
informazio bolumena da. Informazio hau bide ezberdinetatik iristen zaigu eta, honek,
kasu askotan infrainformazioa sortzen ari da.
Infoxikazioari aurre egiteko estrategiarik onena burujabetza da. Hau
da, informazioa zentzuz eta adimentsu erabiltzea.
Honek guztiak informazioa kudeatzera behartzen
gaitu. Kudeaketa hau gure lanaren eta bizitzaren alderdi garrantzitsuenetako
bat izango da. Honetarako, tresna eta metodo ezberdinak beharko ditugu.
- Informazioa bilatu.
Kalitatezko informazio fidagarria eta esanguratsua
nahi badugu, ezkutuko interneten bilatu beharko dugu. Hau da, bilatzaile ala
datu base batetan egindako bilaketa zehatz baten ondorioz topatzen dugun
interneteko eremua.
Kalitatezko informazio esanguratsua
espezializatutako tokietan aurkituko dugu modu ordenatu eta landuan.
2.
Informazioa filtratu.
Informazio prozesua, norberak erabakitako informazio
kritikoa zehaztearekin hasiko da. Hainbat galdera egin behar dizkiogu gure
buruari...
"nik, halako gaien
inguruan jaso nahi dut informazioa"
“Zer jakin nahi dut halako
gaiaren inguruan?”
Lanean ari zaren lehentasunezko 5 gaiak identifikatu behar dira, baita gai
hauetako bakoitzarentzako dugun informazio kritikoaren zerrenda. Honek guztiak,
informazio filtro pertsonala sortzea du helburu.
3.
Informazioa antolatu.
Aurkitutako informazioa, aurrerago erabilgarri eta erraz aurkitu daitekeen
toki batean gorde behar dugu. Lan hau, norberaren trebetasunarekin oso lotuta
azaltzen da eta sistematizatu behar dugu.
4.
Informazioa egokitu.
Ezagutzaren kudeaketa pertsonalaren aldaketa nagusiena, informazioa modu
erraz eta ulergarrian azaltzean datza. Honetarako, edukiak modu bisualean
eskaintzea garrantzitsua izango da.
Dena den,
Infoxikazioa saihesteko lan honetan, oinarrizkoa da jasotzen dugun edozein informazio zalantzan jartzeko adinako zentzu kritikoa izatea. Horrek emango baitigu benetako burujabetza informazioa kudeatzeko orduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario